Diablues & Bluecifer

Ahotsa, Gitarra, Dobroa eta Tronpeta
Asier Elorza
Aho-soinua, Gitarra eta abesbatzak
Mikel Etxeberria

Blues akustikoarekiko pasioak elkartu zituen 2 musikari bergarar hauek 2014. urtean. Belceblues taldeko abeslariak eta haren txikitako lagun min batek osatzen dute bikotea.
Bluesaren sustrai sakonenetara eramaten gaitu proiektu honek, Mississippiko melodia zaharrei ukitu pertsonala emanez.
Zuzeneko emanaldietan suma daiteke Estatu Batuen hegoaldeko giro zaharra.

Blues akustikoaren ohiko tresnak erabiltzeaz gainera, beste hainbat soinu eta tresnek laguntzen diote duten estilo bereziari: ahots jokoak, Dobroa, Tronpeta...