Eric Slim Zahl & The South West Swingers

2014. urtean A Contra Bluesekin eta 2015. urtean TravellinBrothers-ekin gertatu zen bezala, orain dela gutxi izan den European Blues Challenge 2016 jaialdiaren irabazle gisa iritsiko zaizkiguHondarribira Eric Slim eta bere taldea.

Tradizioarekin jarraitzea beste helbururik ez du talde honek eta 50. hamarkadako egiazko soinua entzun dezakegu bere emanaldietan, bere rock androll ukitu pertsonalarekin.

Gorbata, tiranteak eta zapata distiratsuak soinean, Eric SlimZahl&TheSouthWestSwingers-ek beren musika ontzen dute eta umorez eta musika kalitatez beteriko showa eskaintzen dute, eta zuzeneko emanaldietarako talde bikain bilakatzen ditu horrek.