JW-Jones

2012ko Hondarribiko Bluesaldian aparteko lana egin ondoren, berriro ere hementxe izango dugu JW Jones, bere heroietako bat eta gitarraren izen handietakoa denarekin batera: Little Charlie Baty

Bere karreran, JW Jones-ek bederatzi disko argitaratu ditu eta lau kontinenteetako hogei herrialde baino gehiagotan egin ditu emanaldiak. Batez beste urtean 100 emanaldirekin, bluesaren izen handiekin jotzera gonbidatua izan da Jones, honako hauekin, besteak beste: Buddy Guy, George Thorogood edo Woodstock-eko protagonistetako batzuk, Canned Heat, esate baterako.

Charlie Baty-ren izena bere Little Charlie and the Nightcats taldearekin loturik egon da beti, talde horretan 30 urtetik gora eman baitzituen 2008. urtean bakarrik jarraitzea erabaki zuen arte.

2017ko Blues Hondarribia saria jasoko du Charlie Baty-k eta Bentako eszenatokian egingo du bere saioa larunbatean, 22:30ean.

Inolako zalantzarik gabe, ezin galdu bi gitarra jotzaile handi horiekin duzun hitzordua.