Baton Rougeko zingirako bluesaren defendatzaile moderno handienetako bat da Kenny Neal, Louisianako hegoaldeko bigarren belaunaldiko bluesmana. Ondo asko ezagutzen du herrialdeko bluesaren tradizio agurgarria eta norabide berrietan barrena eramateko irudimenik ez zaio falta.
Neal 1957ko urriaren 14an jaio zen New Orleansen. Haren aita, Raful Neal harmonika jotzailea, Baton Rouge bluesaren oinarrietako bat izan zen; haren adiskideen artean zeuden Buddy Guy eta Slim Harpo (azken honek eman zion Kenny-ri bere lehen harmonika). 13 urte zituela, Nealek bere aitaren taldean jotzen zuen eta 17 urterekin lana lortu zuen Buddy Guy-rentzat baxua jotzen.
Nealen gitarra lan zirtakariak, harmonika sendo eta zakartuak, ondo balio izan zioten, bere ahots urteetatik harantzago, eta lau album egin zituen Alligator Records diskoetxearentzat 1989 eta 1994 urteetan. 1998. urtean Alligator-etik Telarc Records jazz enpresako blues sailera joan zen Neal, eta hiru album egin zituen markarentzat.
Blind Pig Records diskoetxearekin Let Life Flow atera ondoren, 2008. urtean berriro ere Baton Rougera itzuli zen Kenny, eta bere denboraren zati handi bat familiaren etxean eman du, abestiak idazten, zaldiz ibiltzen eta bere antigoaleko auto bilduman lan egiten, baina konturatu da errepideko bizitza dela bere bizia. Kenny Neal eta bere Brothers taldea (Darnell Neal baxuan eta Fred Neal teklatuetan) errepidean ikusiko ditugu berriz ere, eta inoiz baino hobeto gainera, 2017. urtean. Haiekin elkartu da Bryan Morris bateria jotzailea eta betiko laguna, eta beste kide berri bat ere badute, Alphonso "AG" Guillory, haizezkoetan.
Kenny Neal, blues biziaren egiazko izen handia, THE REAL DEAL, bluesa eskaintzeko inoiz baino prestatuago, beste inork ez bezala!