Serious Business

Serious Business da uztailaren 16an, larunbatean, Bentako eszenatokia zabaltzeko aurten aukeratu den talde euskalduna. Gau ahantzezina izango da inolako zalantzarik gabe, musika bikainarekin.

Serious Business musika proiektua Zumaian sortu zen 2015. urtean. Honako musikari hauek osatzen dute taldea: Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, abesbatzak), Antxon Sarasua (teklatuak) eta Ander Zulaika (bateria, abesbatzak), guztiak ere beste proiektu batzuetan eskarmentua dutenak (Arima Beltza, Vanpopel, Asier Serrano, Makala Jazz Funk Band, TikTara…). Taldeak hirukote eta laukote gisa jotzen du, eta bluesa eta rocka badira ere taldearen musikaren oinarria, badira beste etilo batzuk ere beren errepertorioan, R&B eta jazza, esate baterako.

Joan den urrian grabaturiko “Really Serious” EP aurkeztuko digute Hondarribian.