Shemekia Copeland

Shemekia Copeland, bluesaren diva, hementxe izango dugu berriro Hondarribian, eta Bentako eszenatokia hankaz gora jartzeko asmoz gainera oraingoan.

Oso txikia zenetik, bluesean aintzat hartzeko moduko indarra zen Shemekia, eta laster hasi zen bere lekua hartzen jaialdi handietako karteletan buru izan arte, Chicagoko Blues jaialdia edo B. B. King Blues Festival, esate baterako. Buddy Guy, BB King, Mick Jagger eta Eric Clapton bezalako izen handiekin ere aritu da eszenatokian, eta Etxe Zurian ere egin du emanaldirik Obama presidentearentzat eta haren emaztearentzat. Bluesaren tradizioaren oinordeko (Johnny Copeland-en alaba izaki), bere karreran beti izan dute eragina Ruth Brown, Etta James eta Koko Taylor bezalako divek.

Guretzako ohore handia da Hondarribian berriro ere Shemekia Copeland aurkeztea.