StarBlueS taldea 2010 urteko irailean sortu zen Ordizian (Goierri). Gaur egun taldearen partaide diren Jon Barreros (Kitarra eta ahotsa) eta Urko Ruiz de Apodaka (Baxua eta koroak) Ordiziarrak, bakoitza beste proiektu batzuk amaitutzat eman eta gero sortu zutena.
Bateri jole bat aurkitu eta Blues-Rock estiloko moldaketak eta Jonek sortutako abesti batzuk jotzen hasita, base melodikorako piano/organo bat beharko zutela erabaki eta gero, Yon Labayen Tolosarra egungo teklistarekin arremanetan jarri eta taldea laukote bezala finkatu zen.
Hiru urte beranduago, ordurarte bateri jole izan zen lagunak taldea utzi behar izan zuen arrazoi laboralak medio eta egungo baterijolea den Tolosako Fermin Etxerberriak hartu zuen postu eta erronka berri hau.
Ordutik hona, taldeak 15 bat abesti propio konposatu eta gero, -Gu geu- izeneko, auto ekoiztuta izan den eta Gaztelupeko Hotsak zigilupean kaleratuko zen lehen diska grabatzea erabakiko du, bertan taldearen ustez momenturarte sortutako 8 abesti aproposenak gordez.