Tota Blues Acoustic

Gure adiskide Flavio Rigatozzok (Tota) eta Martín Merinok osaturiko bikotea da Tota Blues Acoustic, jada gurekin egonak jaialdiaren aurrenetan.

Beren errepertorioan, ibilbide bat egiten dute Mississippiren Deltako landa Bluesetik hasi, Memphisetik pasa eta Chicagora iritsi arte, generoko klasikoak sorberrituz gitarra akustikoarekin eta dobroarekin, ahotsarekin eta aho-soinuarekin.

Bidaia bat denboran zehar, errepertorio askotariko eta atseginarekin, 20 urteko karrera lagun. Espainiako Nazioarteko Blues Jaialdi gehienetan hartu dute parte, eta birak egin dituzte Europan eta Asian barrena.