Goiz hasiko da eguna, goizeko 11:00etan, Itsas Etxeko auditoriumean “Mojo Blues. Superstición en el blues” hitzaldiarekin. Héctor Martínez, blues musikaria eta ikertzailea, izango da hitzaldiaren gidaria, eta Fernando Beizteguik lagunduko dio gitarrarekin.
Betiere oso animatua izaten den herri barbakoak, berriz, postre bikaina izango du The Black Snakes eta Igor Prado Band taldeekin, Etzazu galdu!
Arratsalde gauean ere jarraituko du musika giroak eta kalitateak. 20:00etan, Arma plazako Carlsberg eszenatokian, Headline Blues Band taldearen emanaldia izango dugu, zer egiten duten ondo asko dakiten suediarrak. Mendebaldeko kostaldeko bluesaren swinging-aren, Northern Soul-aren eta New Oleansko musika sexiaren nahasketa da haien musika.
Eta ordu berean, baina San Pedro kaleko Coca Cola eszenatokian, Marco Machi and The Mojo Workers taldearen musika, benetakoa eta jatorra.
Gaueko menu handia, berriz, White Towels Blues Band taldearekin hasiko dugu, 21:00etan, eta 22:30etik aurrera, bi gitarra jotzaile zirraragarri: JW Jones eta Charlie Baty, aurtengo sariduna, horiek eszenatokia partekatuko dute Bentan.
Bluesez beteriko larunbat honi amaiera emateko, zaleek The James Brown Original Band taldeaz gozatzeko aukera izango dute, artista bikain horren kontzertuen errepertorio osoa baitu.
Eta bihar gehiago!