Ostiraleko egitaraua beti ere harri eta zur uzten duen JW Jonesen emanaldiarekin hasiko da Arma Plazan, 20:00etan. Askok izango dute gogoan 2012. urtean Jaialdi honetatik igaro zen gitarrista hau, arrasto sakona utzi baitzuen.
Bentako agertoki nagusian, 21:30etatik aurrera, Star Blues talde gipuzkoarreko lau musikariek jardungo dute. 22:30etan gaur egungo bluesaren izar handienetako baten txanda iritsiko da, Kenny Nealen txanda, eta 24:00etan Igor Prado brasildar gitarrista eta bere taldea izango ditugu oholtzan: azken horiek Blues Music Awards sariak jasotzeko izendapena jaso duten artista ez estatubatuar bakarrak dira historian.