Hondarribiko Blues Jaialdia abian jartzeko ordu gutxi batzuk baizik falta ez direnean, antolakuntza buru-belarri ari da datorren ostegunean Txingudiko badian adituko den lehenengo akordea bere osotasunean entzun dadin artista onenak eta leku guztietatik iritsitako zaleak lagun.
Hilak 11n, ostegunean, Blues Village agertokian Jimmy Barnatán eta haren talde The Cocooners izanen dira jaialdiari hasiera emango diotenak, eta noranahiko artista honen eskutik 50 urteetako bluesa ekarriko digute gogora.
Ordu eta erdi geroago, 21:30etan, zentzu orotan baina bereziki artista handia dugun Sugaray Rayfordek guztion apetak aseko ditu bere ahots zoragarriarekin eta agertokian ageri ohi duen indarrarekin.
Zain zaituztegu!