Guztira, hamahiru talde eta hogei bakarlari baino gehiago pasako dira jaialdiko eszenatokietatik. Interprete horietako askok elkarrekin jardungo dute Chicago eta Crossroads atalei esker; azken hori
ekitaldiko santu-zeinua izango da oraingoan ere, gau batez musikari handiak elkartuko baititu ekitaldi bikainetan.
Bluesaldiaren, haren programaren eta Hondarribia Blues 2018 sariaren aurkezpen ofiziala oraindik ez bada egin ere, aurtengo kartela osatuko dutenak zein izango diren aurreratu nahi izan du jaialdiak, ekitaldiarekin loturiko edozein berri gogo handiz espero duten milaka zaleentzat, hori bai, ezusteren bat gordeko da geroagorako.
Hona hemen eszenatokietatik igaroko diren izen ezagunenak: Canned Heat, musikaren historian disko gehien saldu dituen blues taldea, oso ezaguna Woodstock-eko eta Monterey-ko jaialdi mitikoetan agertzeagatik, eta Raimundo Amador karismaduna, flamenkoaren eta bestelako musiken arteko mestizajearen egile nagusietako bat.
Argazkia: Canned Head