HBF Saria

Blues Hondarribia saria, Hondarribia Blues Festival-en lehendabiziko edizioarekin bat jaio zen. Haren helburua, blues munduan bizirik dirauten legenda horien karrera artistikoak saritzea da; merezi duten baina gure herrian eman ez diegun onespena eskeintzea, alegia. Hondarribian, nazioarteko panoramako bluesmen onenetarikoak izan ditugu gure artean, besteak beste:

2006 BOB MARGOLIN

Bob Margolin (Boston, 1949) Bi urtez jarraitan gurekin izan genuen Hondarribian, eta lehen edizioko apustu nagusia izan zen antolatzaileen aldetik. Benetako sufrikarioa gertatu zen gurera ekartzea, baina azkenik merezi izan zuen, zalantzarik gabe. Bob Margolin, Chicagoko Muddy Watters izan handiaren kitarrajolea izan zen 1973 eta 1980 artean, eta 2006.ean bere ahotsa eta kitarraren bidez “Hoochie Coochie Man” edo “Manish Boy” bezelako kantuak entzuteko aukera izan genuen Hondarribian. Nork pentsatuko zukeen duela zenbait urte?.

2007 HUBERT SUMLIN

Hubert Sumlin-ek (Greenwood, Mississipi 1931) arrastoa utzi zuen Hondarribian. Bere musika handia bazen, haren umiltasun, umore eta bizipozak mitoa handitzea lortu zuten. Hubert-ek bere lehen banda James Cotton-ekin batera sortu zuen, baina segituan Howlin´Wolf berberak Sumlin-en kitarrarekin bluesa jotzeko zuen estilo bereziaren berri izan zuen, eta berarekin Chicagora eraman zuen. Wolf 1976.ean hil zen arren, Sumlin-en soinuak bizirik iraun zuen eta laster bere bidea bakarka jarraitu zuen. 2007.ean Hondarribiara etorri zitzaigun eta beste bi eszenatokiko legenda batu zitzaizkion: Bob Margolin eta Willie “Big Eyes” Smith, kontzertu paregabea eta ahaztezina eskeiniaz.

2008 JAMES COTTON

James Cotton (Tunica, Mississipi, 1935), “Superharp” ezizenez ezaguna, blues doinuan bizirik dirauen azken izarretako bat dugu. Little Walter edo Muddy Waters-en mailako bluesmenekin izan da eszenatoki baten gainean, eta Sonny Boy Williamson-ek ere “adoptatu” egin zuen. Ezer gutxiago esan daiteke Grammy bat eskuratu duen artista batetaz. 2008.ean azken urteetako kontzerturik onenetakoa eskaini zuen Hondarribian; hain pozik geratu zen bera ere, non “bis” bakarra ere egiteko ohiturarik ez zuen arren eszenatokira berriz ere guztiz hunkituta irten zen ikuslearen harrera ikusirik. Guztiz ohore bat!

2009 JOHN MAYALL

John Mayall (Macclesfield, Ingalaterra 1933) hirurogeiko hamarkadako “british blues” delakoaren ikono bat dugu. “Bluesbreakers” bere bandatik maila handiko musikariak pasatu dira, besteak beste: Eric Clapton (honekin taldeari ospea eman zion lehen diska grabatu zuen), Mick Taylor (ondoren Rolling Stone izandakoa), Peter Green, edo Mich Fleetwood (beranduago Fleetwood Mac taldea sortu zuen honek). John Mayall, urteen joanetorriarekin benetako musikari eskola batetan bihurtu zen, bere eskuetatik historian zehar ezagutu ditugun kitarrajole onenetarikoak ateratzen joan bait ziren.

Blues musika beti EEBB-ekin identifikatzen dugun arren, antolatzaileek Hondarribia Blues saria Mayall-I ematea erabaki zuten. Arrazoi nagusia: hirurogeigarren hamarkadan, bluesa ia guztiz desagertuta zegoenean, mugimendu britaniarra, John Mayall buruan zuela, izan zen gazteengan berriz ere musika horrekiko interesa piztu zuena. Haiei esker lortu zen guztiz baztertuak zeuden Muddy Waters, Howlin Wolf eta abar bezalako zenbait bluesmen Europara etortzea eta gure kontinentean ere bere merezimendua lortzea.

2010. PINETOP PERKINS

97 urte zituelarik, Pinetop Perkins-ek, Mississipiko bluesmen handienetakoak, bere azkenetako kontzertua eman zuen Hondarribian beste mito handiekin batera, hots, Willie "Big Eyes" Smith, Bob Margolin, Sugar Blue eta Bob Stroger. 1972. urte inguruan hasi zen bluesa jotzen eta blues pianojole onenetarikoa ikusia izan da bere azken egunetararte. Perkins-ek hiru blues pianojole belaunaldien inspirazioa izan den estilo pertsonala sortu zuen, eta gaur egun maisu handia da, blues musikan pianojole handien eredu.

2011 JOHNNY WINTER

John Dawson "Johnny" Winter (Beaumont, 1944-eko otsailak 23.a), hirurogeiko hamarkadan bihurtu zen blues elektrikoaren izar handia, eta Woodstock-eko jaialdirako kondaira bat zela esan dezakegu. Muddy Waters-en azken boladan bere azken hiru diskak ekoiztu zituen. Orain Winter Hondarribiara datorkigu bere azken lana eskaintzera, eta 2011. Blues Hondarribia saria jasotzera.

Erreginaren Gotorlekua

Blues Hondarribia saria, alde zaharreko harresietan aurkitzen den Erreginaren Gotorlekuaren erreprodukzio bat da. Hondarribiak, 1.203.ean sortutako erdi aroko herri guztiak bezala, gune osoa bilduko zuen harresi baten beharra ikusi zuen. Herria handitzen joan ahala, bilakaeraren muga horiek aldaketa ezberdinak jasan zituzten urteen joanetorrian. Gaur egun oraindik gordetzen dira garai haietako mugen arrastoak. Adibidez, eliz parrokiko kanpoaldean daudenak. XV. Mendearen amaieran eta XVI.ren haseran egin ziren fortifikazio obra nagusiak. Honen adibide dira biztanlegoa babesteko eraiki zituzten kuboak, gotorlekuak, zuloak eta zubi altxagarriak.

Harresi barruko guneetara sartzeko bi ate zeuden: Santa María eta San Nicolas-ekoak, zubi altxagarri bana igaro ondoren. Santa Mariako kuboa, Erreginaren Gotorlekua, San Nicolasen Gotorlekua edo Santiagoko Bastioia gure egunerarte iraun duten egiturak dira. Ez berriz, la Magdalenaren Gotorlekua, honen arrastoak gaur egungo egitura urbanoan aurkitu beharko bait genituzke. XVII. Mendetik aurrera gune fortifikatua “revellin”-en eraikuntzarekin haunditu egin zen: San Nicolasekoa, Guevarakoa eta “contraescarpa” delakoa.

Facebook
Nork aurkeztua Sponsors
Laguntzaileak