Berriro ere hemen izango dugu Bluesaldian Bob Margolin gure hamargarren urteurrena ospatzeko, Hondarribian artista maitatuenetako bilakatu baita, inolako zalantzarik gabe, Margolin. Huraxe izan zen lehen edizioan bisitatu gintuen nazioarteko lehen bluesmana eta esan behar da oraindik ere gogoan dugula nolako emozioa sentitu genuen Chicagoko benetako bluesa lehen aldiz entzun genuenean Santa Maria plazan 2006. urtean. Gero ero beste pare bat alditan etorri da Bob, bluesaren beste hainbat izen handirekin batera, Hubert Sumlin, Bob Stroger edo Pinetop Perkins, esate baterako.
Gitarra jotzailea eta abeslaria da Bob Margolin eta mundu osoan barrena egiten ditu emanaldiak bere taldeko buru gisa edo The Bob Margolin All-Star Blues Jam taldearekin. W.C. Handy Award sari handia irabazi du gitarra jotzaile hoberen gisa eta Muddy Waters bluesaren izen handiaren gitarra jotzailea izan zen 1973 eta 1980 artean.
Muddy Waters eta The Band-ekin ikus daiteke The Last Waltz dokumental klasikoan. 90. urteetatik Powerhouse, Alligátor eta Bling Pig bezalako etxeentzat grabatu du. Bobek bere idazle alderdia ere erakusten du Blues Revue Magazine eta BluesWax online magazine aldizkarietan.
Bobek Muddy Waters-en albumen 4 berredizio prestatu eta ekoiztu ditu Sony/Legacy etxerako. 1977. urtean filmatu zen Muddy Waters Classic Concerts DVDan ere azaltzen da.
Egungo bluesgintzan, betiko moduan jarraitzen du Bobek, jaialdi eta kontzertu beteriko agendarekin.