Bluesaren legenda bizietako bat da Bob Stroger. Lehen ere egona da Hondarribia baina aurten berriro gure jaialdian izango dugu hamargarren urteurrena ospatzen, baina izan duen ibilbideagatik Hondarribiko Blues saria jasotzera etorriko da oraingoan.
Bob Stroger Haitiko hiri txiki batean sortu zen, Missouriren hego-mendebaldean eta granja batean bizi zen han. Bob Chicagora joan zen 1955. urtean eta Howlin’ Wolf eta Muddy Waters musikariek jotzen zuten Chicagoko klub bateko atzeko aldean bizi izan zen. Nola jotzen zuten eta zein ondo pasatzen zuten ikusita, berak ere musikan aritzea erabaki zuen.
Strogerrek bere koinatu Johnny Fergusonengandik ikasi zuen, The Twisters taldean jotzen baitzuen hark. Bobek taldea sortu zuen Ralph Ramey lehengusuarekin eta anaiarekin eta Memphis Slimek jotzen zuen klub berean hasi ziren jotzen. Hainbat taldetan jo zuen, baina Rufus Forman eta Eddie Kingekin hasi zen arte ez zuen arrakastarik lortu. Eddie King & The King´s Men zuen izena taldeak eta 15 urtez ibili ziren jotzen. Gero bereizi egin ziren eta Eddie King & Babee May & The Blues Machine osatu zuten. Strogerrek bakarrik jotzea erabaki zuen bi urtez eta azkenean Jessie Green, Morris Pejo eta Otish Rushekin baxua jotzera gonbidatu zuten.