Morris Holt, a.k.a Magic Slim Torrence-n jaio zen, Mississipin, 1937ko abuztuaren 7an. Txikia zelarik musikarekiko interesa hasi zitzaion eta elizako koro batean abesten hasi zen. Bere lehenengo musika tresna pianoa izan zen, baina eskuin eskuko hatz bat istripu batean ondoren galdu ondoren, zaila egiten zitzaion ongi jotzea, eta beraz, gitarra jotzen hasi zen.
Astean zehar lurra lantzen aritzen zen eta asteburutan bere etxean egiten zituen bilera, festetan bluesa jotzen zuen. 11 urte zituela, Slim Mississipiko Grenadara joan zen eta bertan, Magic Sam-en lagun egin zen, ondoren, berarengandik izena hartuko zuelarik, Magic Slim. Oraindik gazte zela, Samek gitarra jotzeko zenbait trikimailu erakutsi zizkion.1955ean, Slimek bere Chicagorako lehen bidaia egin zuenean, Samek bere bandan baxua jo zedin kontratatu zuen. Baina 1972a izan zen arrakasta eta sona lortu zuen urtea, izan ere, urte hartan “Florence´s” tabernan , Chicagoko hegoaldean, jotzen hasi zen Hound Dog Taylor ordezkatuz, bira bat egiten hasia baitzegoen.
Pettis anaiekin batera bere taldea osatu zuen, The Teardrops: Nick, zeinari gitarra jotzen erakutsi baitzion, Douglas, bateria-jolea eta Junior, gitarra-jolea. Slimen gitarraren soinu gogorrak eta bere ahots grabea, “Florence´s” tabernarentzat ezin erakargarriago ziren bertan bizi ohi zen giro zakar eta zaratatsuari aurre egiteko.
Slimek “Florence´s” utzi eta 1989an Europan, Japonian eta Brasilen hamaika emanaldi eman zituen, azken lurralde honetan, heroitzat hartu zutelarik. Berak eman zion hasiera Brasilen egin zen lehenengo Blues Jaialdiari, Buddy Guy, Etta James eta Albert Collins moduko artistei gonbidapena eginez.
1994an Eddie Vedder-ek berak Magic Slimen banda aukeratu zuen Chicagoko The New Regal Antzokian Pearl Jam-ek emango zuen jaialdian parte hartzeko.
Slimek Wolf Records-entzat disko bat grabatu zuen Alemanian zegoelarik. Handy Awards saria irabazi zuen. 2003ko Handy Blues Awards sari banaketan, Magic Slim and The Teardrops, urteko talde hoberenari saria eman zioten, bost kategoria edo maila ezberdinetan izendapena jaso zutelarik: Blues Entertainer of the Year, Blues Band of the Year, Blues Instrumentalist-Guitar, Traditional Blues Album of the Year, Traditional Blues-Male Artist of the Year.
2006an Magic Slim and The Teardrops, berriz ere, bost kategoriatan izendatu zituzten. Magic Slim and The Teardrops Blues talderik hoberenaren izendapena 2003an, 2004an, 2005an eta 2006an urteetan, hurrenez hurren, jaso dute. Beraien azken lana, “Anything can happen”, kritika ona izaten ari da. Teadrops taldea Chris Biedron-ek, baxu-joleak, John McDonald-ek, gitar-joleak eta bigarren ahotsak, eta Vernal Taylor-ek, bateria-joleak, osatzen dute. Magic Slim and The Teardropseko kideen berezko energia bikain dakite hedatzen euren emanalditako hartzaileen artean, ikus-entzuleak gehiagorako gogoz uzten dituztelarik.