95 urte dituela, oraindik kontzertuak ematen dituen betiko bluesman-a dugu Pinetop Perkins jauna. 1927. urte inguruan pianoa jotzen hasi zen eta gaur egun, blues piano-jotzaile hoberenetarikoa da. Perkinsek berezko estiloa sortu zuen eta horrek balio izan du ondorengo hiruzpalau belaunalditako blues piano-jotzaileren maisu izateko.
Perkins, Mississipiko Belzoni-n jaio zen. Pianoa eta gitarra jotzen hasi zen, baina gitarra jotzeari utzi behar izan zion bere ezker besoan izandako lesioa dela eta. Perkinsek, batez ere, Mississipiko Deltan lan egin zuen 30. eta 40. hamarkadetan. Garai hartan irratian Sonny Boy Williamson-ekin lan egin zuen, The King Biscuit Time irrati saioan hain zuzen ere.
B.B. King handiarekin. Menphis-en, Tennessee-n, lan egin ondoren, 50. hamarkadan Perkinsek hegoaldera jo zuen zuen Earl Hooker-en laguntzaz. Biek batera, 1953an Sun Records-en Sam Phillips-entzat grabazioak egin zituzten. Hemen grabatuko du Pinetopek bere “Pinetop Smith´s Boogie Woogie” abesti famatua.
Perkins ezaguna da, batez ere, 12 urtez Muddy Waters handiaren bandan piano-jotzaile izan zelako. Bere piano-jotzaile izaera alde batera utziz, Perkins gizon umila, apala eta atsegina da oso. Izugarri gustukoa du inguruan dituenak bere musikaz eta kantez atseginaraztea.