Artista herrikoia , afroamerikarra den Soul musikaren aitzindaria dugu Solomon Burke. Rolling Stones, Blues Brothers, Bruce Springsteen, Tom Petty , Sam Cook, Otis Reading, James Brown eta Wilson Pickett abeslari eta taldeek, besteak beste, bere abestiak abestu eta jo dituzte. Tom Waits-ek esan du, Solomon Burken ahotsa “urrezkoa” eta aparta dela, bihotzez eta sentimendu osoz abestua, izan ere, bere iritziz, amerikar musikaren arkitektoa litzateke Burke.
2001ean The Rock and Roll Hall of Fame-an bere izena jarri zuten. 2002an Don´t Give Up On Me diskoaz Grammy-a lortu zuen. Saria jaso eta berehala, telebistan ateratzen hasi zen, Vatikanon jo zuen eta Junkie XL, Zucchero, Dave Koz, Eric Clapton, Jools Holland eta Derek Trust-ekin, besteak beste, lan egin du. Lightning in a Bottle dokumentalean ere parte hartu du. Estatu Batuetan, Australian eta Europa barrenean The Rolling Stones, Jerry Lee Lewis, James Brown eta Van Morrison-ekin toki ospetsu eta ezagun handitan jo du, Ryman Auditorium, The Viena Opera House, Atenaseko The Odeon of Herodes Atticus eta The Royal Albert Hall-ean besteak beste.
2006an Nashville izeneko diskoa grabatu zuen, Emmylou Harris, Gillian Welch, Patty Griffin-ek esku hartu zutelarik. 2009an, Willie Mitchell-ekin elkartu eta bikote aparta, bikaina sortuko dute. Solomon Burken ahots bikaina eta eszenatokian erakusten duen indarraren ondorioz, bere ikuskizunak galduezinak, dira Soul-aren hastapenetik gaur egungo musikara eramaten baikaitu.