The Reverendos

The Reverendos taldea 1997 urtean eratu zen Igor Garcia (piano eta ahotsa) eta Alvaro Martinez-en (kitarra) esku, bluesaren soinu zaharrak berpizteko asmoarekin. Beraien gustokoa den estiloan huts haundia zegoen, eta huts hori betetzeko eratu zuten taldea Freddie King, T-Bone Walker, West-Coast soinua, Kaliforniar Bluesa, Rockabilly eta Swing-a, eta batez ere Estatu Batuetako 40 eta 50eko hamarkadetan egiten zen musika beltza berpizteko. Igor Hollers taldean ibilia zen, eta Alvaro Bullyson Blues Band-ean.

Taldearen lehen izena The BlueSpirits izan zen, gero The Reverendos izatera pasa zena. Sekzio erritmikoan hainbat aldaketa izan ondoren, Victor Martin (Temblores) kontrabaxuan eta Gorka Vaderetro (Runaway Lovers) baterian agertzean, desiratutako oreka aurkitu zuen taldeak. The Reverendos bi diska grabatu ditu: “Retro Blues” (2004) eta “Back in Town” (2007). Artista ezagunentzako show-a ireki dutenen artean Los Coronas, Robert Cray eta Jerry Lee Lewis nabarmendu ditzakegu.