Chino and the Big Bets

Robert Leroy Johnson 27 urtez bizitu zen. Urte oparo eta biziak, bluesaren historian eragin handia izan zutenak. Inork baino hobekiago irudikatzen zuen bluesman noraezekoa, liskarzalea, elegantea, emakumezalea eta jeniala. 

Greenwood-eko joko-etxe batean galdu zuen bizia, eta gaur egun bere heriotzak misterio eta espekulazioaz inguratuta jarraitzen du. Baina 61 eta 49 kaleen arteko "crossroad"-ean deabruarekin egindako ituna izan zen mito bihurtu zuena, eta kondairen mundura katapultatu zuena.

Bere ahotsa eta kitarra erabiltzeko modu bereziak, eta bere kondaira aureolak bihurtu zuten bluesaren ikono unibertsala. Duela ehun urte Robert mundura etorri zenenan jaiotzen ari zen musika.

Urteurren honetaz profitatuta, Hernán Senra "Chino"-k bere erreferente historikoari omenaldia egitea erabaki du. Diska hau abuztuak 16ean grabatu zen (haren heriotz eguna) eta Robert Johnson-ek grabatutako 29 kantetatik 13 barneratzen ditu. Abentura honetan Rod Deville-k laguntzen du kontrabajoan, Marti Elías-ek baterian eta beste bi kolaborazio ere baditu: Victor Puertas armonikarekin eta Albert Bello ukelelearekin.

Bere bidea jarraituz, notaz nota kopiatzea ekidituz, "Chino"-k maisuaren bertsioak egiten ditu, XX. mendeko lehen erdialdean "Delta"-ko musika elektrifikatu zutenen moduan.

Esentzia mantenduta baina kantuak bereganatu eta bere izaerarekin blaituaz, "Chino"-k blues zaporea duen diska eskaintzen digu.