Ederki ezagutzen dituzte jarraitzaileek Chris James, abeslari eta kitar jole bakarlaria eta Patrick Rynn baxu jolea , bai"The blue four" taldearen liderrak izateagatik eta baita blues-eko mito disdiratsuekin egindako kolaborazioengatik ere.
"Gonna boogie anyway" 2. CDa dute, Earwig zigiluak 2010an argitaratuta Lehen CDa "Stop and think about it" Blues Music Awards sarietarako proposatu zuten 2008an. Beraien azken lanak, , "Gonna boogie away", Chicago Blues estiloan eta hegoaldeko bluesean inspiraturiko energia gainezka eskaintzen du eta, gainera San Diegoko bikotearen ibilbiderako beste kapitulu arrakastatsu bat suposatzen du
Chrisek disko honetan kitarrarekin egiten duen lana, aurreko disko arrakastatsuan baino garrantzitsuagoa dela esan daiteke. Bikoteak lehen aldiz grabatu ditu CD batean lau doinu duoan, "unplugged" zuzenean. James-en ahotsa indarrez entzuten da Patrick-en baxuaren nota kreatibo eta aldi berean, sendoen gainetik. Doinu gehienak konposaketak dira. Sartu dituzten lau bertsioetatik bi Bo Didleyrenak dira: "Little girl" eta "Dearest Darling" Henry Grey eta David Maxwell piano jole ospetsuek eta Sam Lay eta Wiillie Hayes, Chicagoko bateria jole beteranoek proiektu honetan parte hartu dute, baita Rob Stone harmonizistak ere. Chris eta Patrick-ek mesedea bueltatu diote jadanik Rob-i.
"Stop and think about it" diskoak Chris James eta Patrick Rynn ezagutarazi zituen. "lehen diskorik onena"atalera proposatu zuten Blues Music Awards sarietan eta "artista baten esttreinaldirik onena" atalean irabazi zuen saria azkenean.
"Mister Coffee", diskoko doinu original nabarmenetako bat, BBAetarako proposatu zuten eta hirugarren geratu zen Independent Music Awardsn sarietan; People Choice Award-erako ere proposatu zituzten. 2010. urtean, Patrick Rynn "bajistarik onena" atalerako proposatu zuten Blues Music Awards sarietan, horrela, dagoeneko zeukan bildumari beste ohorezko titulu bat gehituz