Elvin Bishop

Ezer gutxi esan dezakegu Elvin Bishop-i buruz dagoeneko ez dakigunik. Kitarrajole hauy Tulsan (Oklahoman) jaio eta hezi zen eta bere haurtzaroan musikarekin izandako kontaktu guztia irratiaren bitartez izan zen. Bertan Jimmy Reed, Howlin´ Wolf edo Muddy Waters entzuten zituen. Honi esker Elvinek ziztu bizian eskuratu zuen bere lehen kitarra.

1959.ean Bishop Chicagora joan zen eta Paul Butterfield-ekin batera hiriko hegoaldeko klub guztietan barrena aritu ziren jotzen. Honela, Muddy Waters, Otis Rush, Howlin´ Wolf, Magic Sam edo Little Water bezelako maisuen eskutik bluesean lizentziatzea lortu zuten.

Honela, 1963an ber bandan Howlin´ Wolf-en erritmo sekzioa sartu zuten. Sam Lay baterian eta Jerome Arnold bajoarekin, modu honetan Paul Butterfield Blues Band sortuz. 1965.ean Mike Bloomfield eta Mark Naftaline taldera elkartu ziren, eta guztiok batera bere lehen diska iraultzailea merkaturatu zuten.

Ondoren, Elvin Bishop-ek musikari handienekin jo zuen, besteak beste Allman Brothers-ekin, bere "Life at Filmore East" diskarekin, edo BB King, John Lee Hocker, eta abar.

Orain, Hondarribia da bere musikaz gozatzeko astia izango duen herria.