Girls Whith Guitars (Dani Wilde, Samantha Fish, Cassie Taylor)

Izena nahikoa esanguratsua du talde honek. Ruf Records-ek 2011.an antolatutako Blues Caravan-ek, taula gainean hiru kitarrajole gazte bildu ditu. Hiru emakume hauek egungo bluesaren panoraman sekulako indarrarekin sartu dira, eta publikoaren gozamena izateko gureganatu dira.

Dani Wilde: Aretha Franklin-en eskola zaharreko debozioarekin kantatzen du. "Shine" bere lehen albumean, bere adinari ez dagokion heldutasunarekin kantatu eta jotzen entzun dezakegu. BBC-ko Paul Jones-en hitzetan "Mississippi-ko deltako abeslari zahar askok baino pasio handiagoz kantatzen du Danik".

Samantha Fish: Kansas-en jaiotako 21 urteko kitarrajole gazte honek bere txokoa aurkitu du ameritar bluesaren panoraman. 2010.ean Chicagoko Rosa´s Lounge-ko aretoan jo zuen Chicago Blues Festival-ean, bertaratutako guztiak txundituta utziaz.

Cassie Taylor: Blues musikan mitoa den Otis Taylor bere aita da eta haren zortzi albumetan parte hartu du multiinstrumentista honek. Bestalde, Gary Moore-en 2008,.eko albumean ere bokalista moduan parte hartu zuen. Bere ahotsak ez du inor epel uzten.

Pasioz betetako hirukote gazte hau banda indartsu batekin etorriko zaigu, kalitate handiko blues emanaldia eskaintzeko asmoz.