Lucky Peterson-ek hiru urte zituelarik Blues Willie Dixon mitoak deskubritu zuen. Bere lehen diska bost urterekin kaleratu zuen eta handik gutxira "Tonight Show"-en agertu zen. Bill Dogget teklista eta Jimmy Smith-ekin batera jo zuen, Little Milton, Bobby "Blue" Bland eta Kenny Neal-en atzetik. "Young Blues Giants" europar biratik bueltan lehendabizi Alligator-ekin sinatu zuen, ondoren Verve, Blue Thumb eta Birdology/Dreyfus-ekin, non 2003.ean Amazon-ek "bere albumik hoberena" bezala deskribatu zuena grabatu zuen: "Black Midnight Sun".
New Yorker-ek honela deskribatu zuen: "maisu bat, kitarra, organoa eta mikrofonoaren aurrean".
Bere ibilbidea ez zen erraza izan eta Petersonek hurrengo bost urtetan transizio moduan bizitu zituen, bere bizitza, familia eta osasuna larriki kaltetu zituen droga arazoak gainditzeko lanean. Luze eman zuen tratamentua jarraitzen, marka europearrentzat gauza txikiak eginaz, baina inolaz ere "Black Midnight Sun" moduko proiektuaren mailakoak.
"Baina beti jo dezakezu atzera bueltan" ("you can always turna round"). Hitz hauek esanahi sakona zuten 45 urteko Peterson-entzat. Eta izen hau bera hartu zuen bere birgaitzearen ondorengo lehen diskak. Dreyfus Records-ekin kaleratu zuen 2010eko irailean. Albuma Catskills-en grabatu zen, Woodstock-eko zenbait musikariekin batera, hala nola, Larry Campbel, kitarra (Bob Dylan, Levon Helm); Scott Petito, basea (The Fugs, Mercury Rev, Rick Danko Band), eta Gary Burke, danborrak (Joe Jackson, Shania Twain).
Peterson-ek instrumentu konbinaketa bat jotzen du:. duolian resonator, pianoa eta kitarrra akustikoa eta elektrikoa. Guda eta salbazioari buruz hitz egiten duten kanten bilduma bat da, beti ere garraiobide musikal nagusi bezala root-blues en argitasuna erabiliaz.