The Mannish Boys

"40 eta 50etako Junp-etik hasi eta 60etako Chess estiloak kutsakorki berpiztu eta musika modu sakonean bizi duen taldea…" Wall Street Journal

"…Mannish Boys taldeak bezala doinu blues zahar horiek berri bihurtzen dituen talderik ez dago …" Blues Revue Magazine

"… Oso atsegina da halako doinu garrantzitsu bezain ezezagunak ikustea, aldi berean talentu eta errespetu osoz interpretaturik " Living Blues Magazine

2010. urtean Delta Groove Music-en 5. urteurrena ospatu zen. Mannish Boysentzako sortu zen zigilua eta, bost urte horiek ospatzeko mundu osoan zehar jotzen ari dira blues zirarragarri hori. Talde honen kontzeptua erabat xinplea zen: joera berdintsua duten musikari ak elkartu, betiko musika horren izpiritua eta bizitasuna jaso, belaunaldi berri bati ezagutzera emateko. Hasieratik, proiektu honek bluesak antzinatik izan duen boterearen lekuko izan nahi zuen eta gaur egun aurrera pausoa eman du, musika mota hau bizirik gorde eta aurkeztu nahi duen erakunde pribilegiatu bat bihurtuz.

Mannish Boys taldeko kideek hirugarren lanarekin datozkigu, 17 abesti landu ondoren estudiotik atera berriak. Taldearen jatorrira itzuliz eta beraien muntaietan ikuskizuna gehituz, festibaletarako talde aproposa aurkeztu dute. Blues-aren sugarra bizirik mantentzen du musikari beterenoak eta gazteak nahasten dituen talde honek.

Mannish Boys taldeak bluesa moldatuz eta Estatu Batuak, Kanada eta Europako eskenalekutan kontzertuak gori-gori eskeiniz lortu dute ospea munduan zehar; blues-eko proiekturik erakargarrienetako bat eskaintzen dute, dudarik gabe. Taldeko partaide nagusiak, Jimi Bott, baterian, Willie J. Campbell baxuan, Kirk Fletcher eta Franck "Paris Slim" Goldwasser kitarran, Randy Chorkoff armonikan eta Finis Tasby koroak egiten eta, azkenik, Bobby Jones, berpiztutako Chicagoko mitoa, ñabarduraz beteriko ahots oparoarekin.

Zuzeneko blues esperientziarik haundienetako bat bezala gure oroimenean itsatsita geratuko den ikuskizuna eskainiko digute Mannish Boys-ak. Ez galdu imundu osoan ezaguna den talde hau zuzenean ikusteko aurkera.