Cadizkoa da Claps for Clapton (Txaloak Claptoni) taldea. Bost musikarik osatzen dute eta omenaldi bikaina eskaintzen dio Eric Claptonen "Unplugged" ezagunari, kontzertu eta grabaketa gogoangarri hura egin zenetik hogei urte igaro direnean. Album honengatik hiru Grammy sari irabazi zituen Claptonek honako kategoria hauetan: "Urteko albuma", "Gizonezko rock bokalista" eta "Rock abesti hoberena"; eta beste hiru "Tears in heaven" grabaketarengatik. Baina sari guztien gainetik, tresnak entxufatu gabe zuzenean egin daitekeenak utzi zuen jendea txunditua, tresnaz betetako 80. hamarkadaren ondoren.
Musikari cadiztar hauek hainbat aretotan musika akustikoa jotzen duten eskarmentu handiaren emaitza da Claps for Clapton, eta zerikusia du halaber taldeko bi gitarra jotzaileen grinak eta "fingerpicking" teknikaren ezagutza handiak.
"Unplugged" historiko hura birsortzen du ikuskizunak, gaiz gai, jatorrizko moldaketak errespetatuz, eta Claptonen anekdota interesgarri eta atseginez eta haren obraz osatua, eta ezinbesteko ikuskizun bilakatu da blues zaleentzako nahiz musika akustikoaren eta Eric Claptonen jarraitzaileentzako.