Stringtown (Mississippi, 1937)
60 eta 70 hamarkadetako bluesa unerik gorenean zeudenean, logikoa zirudien Eddie Shaw estilo honetako artista nagusietakoa izatea. Eddie Shaw & The Wolfgang banda, 1975ean hil arte Howlin´Wolf mitikoaren taldea izan zen…baina ez zen guztia hemen amaitu. EEBBetakko estatu ia guztietan aritutakoa da banda hau, baita atzerriko dozenatik gorako herrietan ere. Carnegie Halletik hasi eta Chicagoko blues klub intimoetan, baita J.F.K.ren inaugurazio ekitaldian ere jo izan dute. Chicagon gaur egun martxan dagoen blues talde nagusietakoa da.
Eddie Shaw, tenorra, saxu altua eta armonikajolea, gaur egun talentu haundiko abeslari/konposatzailea, musikaria eta moldatzailea da, baita taldeko liderra ere. Howlin´Wolfen manager pertsonala izan zen bost urtez eta blues musikaririk mirestuenetakoa da gaur egun.