Huckleberry Finn

Bartzelona

Proiektu hau Bartzelonan sortu zen 2010. urtean hainbat lekutako musikariekin, talde gaztea, blues tradizionala abiapuntu duena, baina beste genero batzuk ere ukitzen dituena, rock & roll, woogie eta gospel, esate baterako, eta baita funky ere. Guztiz argi dute berek: “Bizitzari kantatzea eta bihotzak alaitzea, horixe da garrantzitsuena”, filosofia ona benetan. L’Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) Salamandra aretoan grabatu zuten lehen maketa, eta “Blues De Circ” proiektuan murgildu ziren gero. Kataluniako hainbat aretotan jotzeko aukera eman zien horrek.

Taldea sendotu zenean etorri ziren lehen aldaketak, lehen saxo tenorra sartu zen taldean, eta saxo garaia geroago, tubarekin batera. Bost instrumentu-musikarik osaturiko taldea da gaur egun, eta horietako bat, tekla jotzailea, da gainera bokalista.