Sharrie Williams

Rockin' Blues Gospelen printzesa
21. mendeko bluesaren adibide hoberena

Musikaz inguraturik sortu eta hazi zen. Jazz abeslariak zituen izeba eta amona, gospel-jazz kantaria, berriz, aita 50. hamarkadan, eta gospela abesten zuten amak eta anaiak ere. "Musika txokoa zen geure etxea: bluesa abesten, edaten, dantzatzen eta jotzen". Chicagoko blues klub ospetsuenetan agertzen hasi zen 1997. urtetik aurrera. "Hard Drivig' Woman" atera zuen 2004an, bere lehen diskoa. Koko Taylor, Aretha Franklin, Tina Turner eta Etta Jamesen eraginpean, ondo pasatzen du gospel, soul, blues eta rocka abesten. Rockin'Gospel Bluesaren printzesa, halaxe deitzen zaio aniztasun horregatik.

Hunkitu egiten du abeslari honek, bai bere alderdi lasaienean eta bai gogorrenean, ñabardura guztiak menperatzen ditu bere ahotsak, xuxurlarekin hasi eta soinu ozenenarekin buka. Sari ugari jaso ditu bere lurraldean, eta baita Europan ere. "Out of the dark" da bere disko berria, eta lehen sariak jasotzen hari da harengatik: Parisko L'Academie du Jazz delakoaren saria aspaldi ez dela, eta bi kategoriatan izendatua izatea Blues Awards 2012rako.