White Towels Blues Band

Bere lehen entseguak 2008ko abenduan hasi zituen talde gipuzkoar hau oso ideia garbiarekin sortu zen: blues elektrikoko talde bat sortzea, eta horrela, euskal musikaren alorrean zegoen hutsune bat betetzea.

Kideetakoren bat aldatu izanagatik ia kontzerturik egin gabe urte batzuk eman ondoren, 2016ko udazkenean lortu zuen finkatzea gaur egungo taldearekin eta kontzertuen bira egiten hasi zen, eta bluesaren egutegian ohiko talde bilakatu dira gaur egun.

Bere soinuarekin eta eszenaratzearekin, ziur egon, pasa den mendeko edozein juke joint-era eramango zaituen giroa sortuko duela White Towels-ek.