Hitzaldi honetan ibilbide bat egingo da blues eta boogie pianoaren bizitza luzeko elezaharrean barrena, Pinetop Perkins.
2011n hil zenean, 97 urte zituela, artean jo egiten zuen Deltako blues piano jotzaile beteranoena zen. Bere bizitzan zehar Muddy Waters banda mitikoko kide izan zen, eta bi grammy lortu zituen.
Hondarribian 2010eko edizioan aukera izan genuen haren azken kontzertuetako batez gozatzeko. Gainera, Pinetop jaunak hemen bete zituen bere 97 urteak, Hondarribian, eta adinean aurrera joan izan arren sasoi onean zegoela erakutsi zigun eszenatokiaren barnean nahiz kanpoan, eta humore bikaina azaldu zuen gainera.
Hitzaldia Mauel López Poyren eskutik egingo da, eta David Giorcelli pianoan eta Regi Vilardel baterian, izango ditu lagun. Era berean Pinetop Perkinsen jantzi bat erakutsiko zaio jendeari hitzaldi hori egiten den bitartean.