MITCH KASHMAR: Zuria izan ala beltza, egungo musikaren esparruko blues abeslari hunkigarri eta indartsuenetakoa da Kashmar. Bluesa aho-soinuarekin jotzeko duen era gaindiezina da, halakoxea da haren sormena, trebezia eta suhartasuna. Pertsona asko ahalegindu baina soilik gutxi batzuek lor dezaketena lortu du Kashmarrek bere ibilbidean, bere ahotsa aurkitzea alegia. 80. urte hasieran Santa Barbaran The Pontiax taldearekin lehen urrats txikiak egitetik 2008an Londresko Royal Albert Halleko agertokia Eric Burdon&War britainiar rock musikagile handiarekin partekatzeraino, berezko argiaz distiratu du, beti, Kashmarren talentu apartak. Birritan izendatua izan da Blues Musikaren Saria jasotzeko. Kashmarrek blues munduko izen handienetako batzuekin partekatu du agertokia, eta horiek berehalakoan ohartu dira mundua deskubritzekotan dagoenaz: kontuan hartu beharreko indarra dela Mitch Kashmar.
RANDY CHORTKOFF: Bluesak erabat menderatuta eta kontsumituta duen gizona da. Bizibidea egin du hura, Bluesaren indarra eta mezua entzuteko prest dauden pertsona kopuru handienera irits dadin. Musikari xumea izatetik kontzertuen sustatzaile, disko ekoizle eta, azken honetan, Delta &Ecleto Groove Records diskoetxeko Buruzagi exekutiboa izateraino. Nekaezina da Chortkoffen mugarik gabeko pasioa eta bluesarekiko uste osoa. The Mannish Boys taldearen kide fundatzaile gisa, Chortkoffek ahaleginak egin ditu bluesa biltzen duten sentsibilitateari eta ageriko tradizioari eusteko, eta aldi berean, mundu osoan barrena dituen jarraitzaileen belarri erneak liluratzen ditu.
BIG PETE: Blues abeslari eta aho-soinulari birtuoso Pieter "Big Pete" van der Pluijm holandarra agian ez zen oso ezaguna izango Amerikako blues musikaren jarraitzaileen artean 2010. urtea baino lehen, baina musikari arrakastatsua zen ordurako Holandan, Europako ipar-mendebaldeko sorlekuan. 23 urte zituenean berau aukeratu zuten Lester Butler abeslari eta aho-soinulari handia (Red Devils and Thirteen taldekoa) gogoan egingo zuten biran parte hartzeko Lesterren taldeko kide batzuek lagundurik. Peter AEBko merkatuan sartzeko modu ez formala 2010eko martxoan gauzatu zen, Mannish Boys taldearen "Shake for me" lana kaleratu zenetik bost urte igaro zirela ospatzeko ekitaldiaren harira. 2011n Petek bere album amerikarrarekin debutatu zuen grabazioa sinestezin bezain bikainarekin. "Choice Cuts" berehalakoan bihurtu zen klasiko bat eta Blues Musikaren Saria jasotzeko izendatua izan zen "estreinako album onenaren" kategorian. Bere burua Bluesaren egiazko jarraitzailetzat duen inork ez du Big Peteren ikuskizuna galdu behar.
RJ MISCHO: Orain dela gutxi gorabehera hogeita hamar urte ekin zion RJk bere musika karrerari Minneapoliseko bluesaren lurraldean bere bidea egiten ari zen artean. Minneapoliseko abeslari eta gitarra jotzaile Percy Strotherren eskutik iritsi zitzaion ordainduta jotzeko aurreneko aukera, 70. urteen amaiera zen. 80. urteen hasieran Muddy Water taldeko ikasle ohi George "Mojo" Bufordekin ari zen lanean Mischo, eta bere aho-soinuan tonu oso bat lortzeko sekretuaz jabetu zen, hots, mihiarekin blokeatu beharra zegoen Lynwood Slimek erakutsi bezala, azken hau Minneapolisen hartu baitzuen bizilekua ordu hartan. Teddy Morgan gitarra jotzailearekin emanaldi gogoangarria osatu eta gutxi gorabehera urte betera, 1991eko igande gau guztietan Five Corners ostatuan jotzen zuten, bertan ezagutarazi zuten beren " Ready to Go " lana. " Gonna Rock Tonight" izan zen Mischok bakarlari gisa grabatutako aurreneko album ofiziala, 1994an. Kalitate handiko diskoak kaleratzen jarraitu zuen Mischok, katalogo ikaragarria osatu du, eta beti izan ditu maila handiko musikariak lagun, esate baterako, Jeremy Johnson, Steve Freund, Junior Watson, Frank GOldwasser, Rusty Zinn, Kid Andersen, Barrelhouse Chuck eta June Core and Richard Innes.