Documental Hondarribia Crossroads

Untitled Document


Elkargunea

Hondarribian 2011n Crossroads egin zela aprobetxatuz, estatuko bluesaren munduko musikari nagusienetako hogeirekin, "Crossroads: Elkargunea" filmatu zen. Espainian bluesak izan duen historiaren ikuspegi osoa eskaintzen da dokumental honetan, elkarrizketen eta bluesmen horiek guztiek parte hartu zuten kontzertuko irudien bidez.

Orain arte inoiz ez zen egin horrelako lan bat, oso modu atseginean eta xehetasun guztiekin jaso baita bluesak gure lurraldean izan duen garapena.

Mingo Balaguer, Tonky de la Peña, Lolo Ortega, Ñaco Goñi eta Francisco Simónek, besteak beste, ibilbide polita egingo dute bluesaren hasierak eta ondoren izan duen bilakaera azaltzeko.