1941eko maiatzaren 11n jaio zen abeslari eta musikagile frantses hau, baina The Animals edo War bezalako taldeetako abeslaria izateagatik eta eszenatokietan erakusten duen agresibitateagatik ezagunagoa da, inolako zalantzarik gabe. Rolling Stone aldizkariak 57. lekuan sartu zuen garai guztietako 100 abeslari hoberenen rankingean.
1962. urtean iritsi zen Estatu Batuetara The Animals taldearekin, bluesa eta rocka nahasian, beste talde batzuekin batera, The Rolling Stones, The Beatles edo The Kins, esate baterako, eta musika ingelesa modan jarri zuten zale guztien artean. Garai hartan grabatu zituzten, hain zuzen ere, beren single hoberenak, The House of the Rising Sun, Sky Pilot, I'm Crying edo Bring it on Home to Me, besteak beste.
Urte batzuetan taldeak hainbat aldaketa izan eta kideren batek utzi ere egin ondoren, Eric Burdon and The New Animals izena hartu zuen. Nolanahi ere, haren talde nagusia horixe izan arren, Burdonek, Los Angelesen bizi zen bitartean, izan zuen denbora 1969. urtean rock War funk taldearekin batera grabatzeko.
1971. urtean Burdonek bere karrera hasi zuen bakarlari gisa The Eric Burdon Bandekin, blues, funky, hard rock eta hevy metalen eragina erakutsiz.
Urte hauetan zehar, Eric Burdonek hainbat disko grabatu ditu eta kolaborazio lan ugari egin ditu era guztietako musikariekin 2013. urtera iritsi arte. Aurten bere azken lana aurkeztuko digu, "Til Your River Runs Dry", Ericek berak eginak abesti gehienak, Hondarribiko Bluesaldian.