Malina Moye

Fender Stratoscaster bat eskutan, Malina Moyce abeslari, musikagile eta gitarra jotzaile ezker hamaika aldiz txalotuak hutsune bat betetzen du ikuskizunaren industrian. Berpizkunde modernoko emakume gisa deskribatua, bere bidea egiten ari da egungo musikaren esparruan inoiz rocka eta soula menderatzeko gai izan diren artista urrietakoa izaki. Moyeren narrazio musikalak curriculum ikaragarria biltzen du, izan ere, historia egin du lehen emakume afroamerikarra izan baita ereserki nazionala gitarra batez jotzen kirol ekitaldi profesional batean eta Chuck Berryren omenezko kontzertuan, Rock&Roll Hall of Famen. Jet aldizkariak, bere aldetik, berriki zoriondu du "gaueko emanaldi nagusi" hitzekin, Chaka Khanekin batean mendebaldeko itsasbazterrean bakearen aldeko eta Stevie Wonder handiaren omenezko kontzertu humanitarioan izar nagusia izan eta gero.

Agertokian ikuskizun txundigarria eskainiz, Malinak funkaren eta rockaren arteko batasun hordigarria erakusten du. "Diamonds & Guitar" LPk, oso kritika onak jaso zituenak, 35. postua lortu zuen Amazon.com eta iTunesen, hurrenez hurren, eta 50. tokira iritsi zen Billboarden arrakasten zerrendan, beti ere ohiko xarma galtzen ez duen paleta eklektikoa erakutsiz. Nola atzerrian hala etxean, Moye Diamond &Guitarsen birak irekiera ekitaldiarena bete zuen Robin Thickerekin eta Journey rock talde legendarioarekin.

Gitarra jotzaileen belaunaldi berrian aitzindari, Malina lehenengo emakume interpretatzaile ezkerra da Fender Guitars gitarren zerrenda ospetsuan, eta aurrenekoa da 2012 Experience Hendrix tour txalotura biltzen. Gainera, "Stratmaster: gitarra bati buruz inoiz kontatu den historia onena" dokumentalean azaldu zen abeslaria, eta Guitar World aldizkariak ezizen hau jarri zion Malinari, "Jimi Hendrix emea" eta "kontuan eduki beharreko 10 emakume gitarra jotzaileetako bat" Halaxe idatzi zuen Erresuma Batuko Blues and Soul aldizkariak Malinari buruz: "... soul modernoa dardarka jartzeko osagai guztiak ditu".

Sonyren taldean egoteaz gainera, Moyek bere kabuz kaleratu zuen bere aurreneko R&B singlea WCR recordsen bidez. Kritika ezin hobeak jaso zituen eta 43. postua lortu zuen Billboarden R&B eta Hip Hop gai arrakastatsuen zerrendan. Gero etorriko zen Malinaren bigarren singlea, "Alone", ondoz ondo 32 astez, etenik gabe, arrakasten zerrendan egon zena. "Alone" lana 9 posturaino igo zen arestian adierazitako zerrendan, eta 27. postua lortu zuen 100 gai arrakastatsuenen artean. Rolling Stonesek, Billboard aldizkariak eta gure garaiko musikari askok diote Malina "artista hauslea dela, gogotik ezin kendu daitekeen arrastoa uzten duela".

Malinaren ahalegin humanitarioen artean, esan dezagun Prince Charles Prince's Trust erakundeko enbaxadorea dela, eta bere "Hustler's Blues" singlea Wilberforce 200 bildumari eman ziola xede horretan. Erresuma Batuko iTunesen azkarren saldu zen soul diskoetako bat izan zen, eta irabaziak Trustaren eta UNICEF erakundearen artean banatu zituzten.

Malina Moye azaleko neskak aurrera jarraitzen du bere markako izena modu orokorrean eraikitzen, izan ere, Victoria Secret'sen "Love Rocks" eta Steve Madden's Music oinetakoen katearen kanpainetan agertzen da, izen handiko etxe batzuk aipatzearren.

Malina "Rock 'N roll baby" goiburuko disko berria amaitzen ari da une honetan. Aurreikuspenen arabera, udaberri amaieran ikusiko du argia.