Mitch Kashmar

Zuria izan ala beltza, egungo musikaren esparruko blues abeslari hunkigarri eta indartsuenetakoa da Kashmar. Bluesa aho-soinuarekin jotzeko duen era gaindiezina da, halakoxea da haren sormena, trebezia eta suhartasuna.

ertsona asko ahalegindu baina soilik gutxi batzuek lor dezaketena lortu du Kashmarrek bere ibilbidean, bere ahotsa aurkitzea alegia. 80. urte hasieran Santa Barbaran The Pontiax taldearekin lehen urrats txikiak egitetik 2008an Londresko Royal Albert Halleko agertokia Eric Burdon&War britainiar rock musikagile handiarekin partekatzeraino, berezko argiaz distiratu du, beti, Kashmarren talentu apartak.

Birritan izendatua izan da Blues Musikaren Saria jasotzeko. Kashmarrek blues munduko izen handienetako batzuekin partekatu du agertokia, eta horiek berehalakoan ohartu dira mundua deskubritzekotan dagoenaz: kontuan hartu beharreko indarra dela Mitch Kashmar.