A Contra Blues

Ongi sendotutako taldea da A Contra Blues nazio mailako bluesaren esparruan, zortzi urte baitaramatza lanean eta lau disko eman baititu argitara.

Tradizioa eta heterodoxia elkartzen dira taldearen errepertorioan, berez nahasten ditu nola taldearen beraren konposizioak hala bluesaren klasikoak nahiz musika amerikarra freskotasunez eta heldutasunez jotzean.

Indarrez, sendotasunez eta enpatiaz beteriko esperientzia dira taldearen emanaldiak, 180 minutu ere iraun ohi dute. A Contra Blues taldea guztiz emana dago zuzeneko kontzertuei, bere emanaldietan feedback guztiz berezkoa lortzen du ikus-entzuleekin, klimax uneak erdiesten ditu nola pasarte bizienetan hala barnekoenetan. Proposamen honek ez du inor uzten ezaxolati.

A Contra Blues taldea irabazlea izan da 2014an Rigan (Letonia) izandako European Blues Challengen.