Holland K Smith & Mike Morgan

HOLLAND K SMITH

George Thorogood rock izarrak grabatutako abesti bat idatzi izanagatik da ezagunagoa HOLLAND K SMITH. Abestia Smithek idatzita, Rock Party 2006. urtean grabatu zuten lehen aldiz The Hard Stuff albumerako, eta Thorogooden emanaldiei hasiera emateko gaia da egun.

 Texaseko beste gazte askok bezala, landa eremuaren eta hiriaren artean eman zuen Smithek bere gaztaroaren parte handi bat. Hamar urte zituenean, bere gitarra lortzeko eta alokairuan hartua zuena musika dendara itzultzeko bezain zintzo portatu zela konbentzitu zuen ama. Musika klasikoa, pop eta country eskolak jaso zituen.

 Hamar urte geroago osatu zuen Smithek bere lehenengo taldea. Azken urteetan proiektu sorta oparoa burura eramanda hainbat grabazio egin zituen. Urte batzuk geroago plazaratuko zuen bere bigarren lana, Walkin' Heart Attack. Dallaseko blues gitarra jotzaile handi Anson Funderburghek ekoitzi zituen proiektu biak. Hirugarren CDa plazaratu zuen geroago Smithek, Enough Is Enough, eta aurreneko bi albumekin egin bezala, alderik alde ezagutarazi zuen Europan barrena. Arian-arian hurrengoa gorpuzten hasi zen EB eta Brasil bitartean, Topcat Recordsek zigiluaren eskumendeko etxea zabaldu baitzuen Hego Ameriketan.

MIKE MORGAN

Morgan Dallasen sortu zen, baina Hillsboron hazi zen, Texasen. Oso gazte zela eskuratu zuen bere lehen gitarra eta rock musikan murgildu zen lehenengo. 1985. urtean bluesarekin eta blues-rockarekin saiatu zen eta 1986. urtean Dallasera itzuli zen. Hantxe ezagutu zuen Darrell Nulisch, eta The Crawl taldeko kide sortzaileak izan ziren biak. Lonnie Brooks-en kantu batengatik jarri zioten izen hori taldeari.

Mike Morganek eta The Crawl taldeak ospe handia lortu zuten Dallas osoan eta Fort Worth aldean jotzen. Nulisch-ek taldea utzi zuen 1989an, eta Lee McBee abeslari eta harmonika jotzaileak hartu zuen haren lekua. New Orleans Jazz & Heritage Festival delakoan parte hartu ondoren, 1990. urtean, nazio barnean nahiz nazioartean hainbat bira egitera eraman zituen Raw & Ready bere estreinaldiko albumak. Beste album batzuk ere etorri ziren gero, Full Moon Over Dallas eta Ain't Worried No More, esate baterako, Morganek, Let The Dogs Run (1994) taldean, Jim Suhler-ekin bere talde laguntzailerik gabe grabatu baino lehen. 1994an, Notodden-eko Blues Jaialdian agertu ziren Mike Morgan eta The Crawl. Taldeak beste hainbat estreinaldi egin zituen gero, I Like the Way You Work It bere Black Top swansong, esate baterako, baina 90. hamarkadaren amaieran taldea utzi zuen McBee-k.

Nulisch, Keith Dunn eta Chris Whynaught-en atzean aritutako eskarmentuak bultzaturik, 2000. urtean bokalista gisa estreinatu zen Morgan. 2004an iritsi zen Live in Dallas, eta haren atzetik Morganen azken ahalegina: Stronger Every Day, 2008ko martxoan, McBee-ek eta Randy McAllister-ek lagunduta.