La Testa Pazza

Blues bikote italiar-kataluniarra da La Testapazza. Mattia Sinigaglia-k eta Pol "Paolino" Jubany-k 2013ko neguan ezagutu zuten elkar Bartzelonako musika giroan zebiltzala. Bi musikariak laster hasi ziren elkar ulertzen, mundu osoko musikarekiko, bidaiekiko eta kaleko artearekiko karra baitute biek ere. Proiektu honek hurrengo udan hartu zuen forma, gitarra pare bat eta motxila bana hartu eta, poltsikoak hutsik, bidaiari ekin eta Italia zeharkatu zutenean. Herrietako kaleetan joaz hasi zen errepertorioa sortzen. Bartzelonara itzulirik, eskola, kontserbatorio, grabazio eta ekitaldi artean sendotu egin zuten beren soinu akustikoa, eta Bartzelonako V. Blues Lehiaketa irabazi zuten otsailean. Etengabe bilakatzen ari da La Testapazzaren errepertorioa eta esparru heterogeneoak arakatzen ditu betiere: Delta Blueseko klasikoetatik erritmo eta soinu kubatarretara pasatuz edo jazz manouchea ukituz, tradiziozko melodia italiar, espainiar eta amerikarrak barne.