Pablo Carbonell

Pablo Carbonell-ek, neuk alegia, beste disko bat atera dut, honako hauekin elkarlanean: Los delincuentes, Raimundo Amador, Pepe Bao, Lichis eta soinuaren munduko lagun eta profesionalen zerrenda bukaezin batekin. Kontzertuetan nire gitarra, "La Cangrenosa", beste inor ez dut izango lagun. Halaxe dago giroa. Etzazue galdu. Musuak denei eta duenari duena.

Polifazetikoa, eta ia polimorfoa ere esango genuke, handia da Pablo Carbonell: kabareteko komiko ohia, Toreros Muertos taldeko abeslari ohia, margolaria, aktorea eta idazlea, Caiga Quien Caiga programako berriemaile urragarria, eta azken aldi honetan kantautore erromantikoa.

Aurrez ezin igarri diozun pertsona eta beti jostaria, berdinik ez duen musika eskaintzen digu Pablo Carbonellek. Errezitaldi surrealista eta kutuna, irribarrerik ez da faltako ez hartan. Artista cadiztar honek karrera harrigarria du bere bizkar, musikan ez-ezik, zinean, telebistan, literaturan eta, neurri txikiagoan izan arren, pinturan ere egin baititu sartu-irtenak. Aipatzekoa da "La Bola de Cristal" programan egindako lana, "Opera Prima" edo "Atún y Chocolate" bezalako filmetan izandako parte hartzea, eta jakina, Toreros Muertos taldean egindako lana, arrakasta ugari lortu baitzituen haiekin.

Gainera, epaile gisa parte hartu du Talent Show, Tú si que vales programetan eta 2008. urtean Hospital Central telesailaren 16. denboraldian sartu zen. Era berean, 2008ko irailetik 2009ko urtarrilera El Intermedio saioa zuzendu zuen La Sexta katean ostiral gauetan.