Hollywoodeko akzio-filmetako izar handienetakoa da Steven Segal, haren filmek bilioika dolar bildu baitituzte 80. hamarraldiko azken urteetatik gaur arte.
Antzezle izateaz gain, lagundu egiten dien hainbat erakunde ongileri, eta munduko buruzagi ugari ditu lagun, baita Vladimir Putin bera ere. Era berean oso ezaguna da "Joe" Arpaioren (sei aldiz aukeratu dute Arizonako Maricopa Countyko sheriff) taldeari lagundu izanagatik Estatu Batuetako mugak babesten.
Baina zenbaitetan ahantzi egiten da Steven musikari zaildua dela aspaldidanik, harrituko zara antzezle lanetan baino musikari gisa denbora gehiago daramala jakinik. 12 urte zituenean eduki zuen lehenengo gitarra, eta harrez gero ez dio bluesa jotzeari utzi.
Stevenek biribildu egin du urteetako lana bluesarenganako duen amodioa musikaren industriako izar handi eta emankorrenekin partekatuz: lagun izan ditu, besteak beste, BB King, Bo Diddley, John Lee Hooker eta bere uztan eragin handiena izan duen Clarence"Gatemouth" Brown.
Baina Stevenen amak besteek semearen musika entzuten uztera bultzatu zuen arte ez zuen lehenengo albuma argitaratu Stevenek, "Songs from the Crystal Cave". Top seller izan zen Europako merkatuetan. Lan honetan besteak beste bluesa, popa, jazza eta reggaea biltzen dituzten estiloen nahasketa da aipagarri, baita Stevie Wonderren aho-soinua ere.
Garbizale hutsa da Steven bluesari dagokionean, eta bere buruarekin zintzo jokatzen du, beraren hurrengo lana erakusgarri: "Mojo Priest". Bilduma honetan Stevenen musikak nondik edaten duen geratzen da agerian, musika horiek biltzen baititu idazteko eta istorioak kontatzeko antzea bere abestietara eramateko.
Kritikaren arabera urte hartan plazaratutako blues album onenetakotzat izanik, "Mojo Priest" bildumak Stevenen gitarraren estilo zaindu eta ausartaren funtsa ez ezik Bluesaren izar handien –esate baterako, Muddy Waters, BB King, Bo Diddley, Robert Lockwood Jr, Ko Ko Taylor, James Cotton, Willie " Pine Top" Perkins eta Hubert Sumlin– sena ere biltzen du.
Gitarra jotzaile petoa da Steven, eta haren blues klasiko eta modernoaren estiloa soilik berak gobernatu dezakeela esan behar da.
BB King apartak ere hala esan zuen: "Steven handia da gitarrarekin". Stevenen berezko talentua eta bluesa betiko moduan, modu esanguratsuan, jotzeko duen konpromisoa agerian geratzen dira bere idazkeran eta interpretazioan.