Talde bilbotar elektroakustikoa, % 100ean bluesari emana bere aldagai eta modu guztietan; behin eta berriz erabiltzen diren errepertorioetatik ihes eginez, egiaz interesgarria musika afroafrikarraren sustrai sakonenak gurtzeagatik. Errepertorio zaindua eskaintzen du, entzulea eramateko modukoa Deltako bluesaren soinu hezera nahiz 50. urteetako Chicagoko blues elektriko zorrotzenera edo Mendebaldeko Kostaldeko edo New Orleansko dantzatzeko jumpbluesetara.
Bluszale handiak dira taldeko kideak, eta beste talde batzuetako kide badira (edo izan badira) ere, nolabait esateko, estilo horretan egiten dute bat beren gustuek eta kidetasunek.
Luzea da gure musika ibilbidea. Gure zonaldeko eta inguruetako lokal guztietan mugitu gara. Aipatzekoa da Getxon egin den azken Nazioarteko Blues Jaialdian hartu dugula parte, ospe handiko abeslariekin kartela partekatuz, Corey Harris, Otis Taylor eta Javier Vargas, besteak beste.
Baina gure gogo bizia da gure musika ahal dugun leku guztietara eramaten segitzea, eta horrexegatik joan nahi dugu zuen Jaialdira. Etorkizuneko musika ekitaldietarako gurekin kontatzea espero dugu.