Candye Kane

Candye Kanek uste du zerbait pertsonala dela izpiritualtasuna, sarritan ez dela egokia norbere sinesmen izpiritualak partekatzea eta batzuetan arriskutsua ere izan daitekeela. Gainera, hizlari baten moduan predikua egiten du ia gauero eta birika osoz kantatzen ditu blues abestiak buruzagi hordientzat tabernazulo txiki eta kez beterikoetan edo swing dantzari aberatsei kantatzen dizkie bere abestiak zurezko zoru politeko dantza aretoetan. Candye Kanek ZUGAN sinesten du. Hark uste du guztiok botererik handiena dugula geure barruan eta unibertsoak ez duela okerrik egiten. Ez du ikusten Jainko patriarkal estereotipatu hori belusezko bere tronuan eseria, toga zuri eta arinetan bildua, nahiak bermatzen eta nor bizi behar duen eta nork hil erabakitzen. Candyek uste du unibertsoak, edo zeure botere gorenak edo nahi duzun bezala deitu, hartu dituela erabakiak eta zer egiteko gauza zaren badakiela zuk lehenbiziko pausua eman baino askoz ere lehenago edo eskolan neska batek edo mutil batek kasurik ez egiteagatik negarrez pasa zenuen lehen gaua baino lehenago.

Unibertsoak indarra ematen dizu egin behar duzun lasterketa gogorrena egiteko... BIZIA.