Canvey Islanden hezia, Essex-en. 1970. hamarkadan, Dr. Feelgood-ek munduko zuzeneko rhythm and blues ikuskizun herrikoi eta hunkigarrienetako bat izaten jarraitzen du oraindik ere. Stupidity albumarekin erakutsi zuen estilo latzak, inoiz amore eman gabe, zerrenda britainiarretan lehen postura eraman zuen berehala.
Dr. Feelgood taldeak mundu guztian lortu du ospea eta arrakasta handiak izan ditu, Roxette, Back in the Night, Milk and Alcohol, Down at the Doctors, She Does it Right, Going Back Home eta See You Later Alligator, besteak beste, hain zuzen ere harekin lortu zuen taldeak bere lehen urrezko diskoa.
Azken albuma, Down at the Doctors, Lee Brilleaux-ekin, zuzenean grabatu zen Dr. Feelgood Music Bar tabernan, Canvey Islanden, (orain Oysterfleet Hotela dagoen lekua), abeslaria hil baino bi hilabete eskas lehenago.
Egungo taldea honako hauek osatzen dute, erritmo sailean Kevin Morris baterian eta Phil Mitchell baxuan, biak ere 29 urte daramatzatenak taldean, eta Steve Walwyn gitarran, horrek ere 23 urte daramatza taldean. Robert Kane abeslaria (lehen Animals taldekoa) izan zen azkena iritsi zena, 1999. urtean.