Dwayne Dopsie and the Zydeco Hellraisers

Accordión y Voz
Dwayne Dopsie
Washboard
Rodney Sam
Guitarra
Chad Weller
Saxo
Curnis Andrus
Bajo
Glenn Sam
Batería
Calvin Sam

Gizakien DNAn Zydeco gene bat bada, Dwayne Dopsieren odolean aurkituko dugu inolaz ere. Aita Rockin' Dopsieren oinordeko gazteena izaki, musikaren oinordekotza garrantzitsu batean du jatorria Dwaynek. Zango bat familiaren tradizioan ongi sustraiturik eta bestea berrikuntzan erroturik, adin guztietako entzuleengana ari da Dwayneren musika mundu osoan barrena azkar iristen.

Egiazki esperientzia zirraragarria izan zen Dwaynerentzat "Errege” baten seme gisa haztea. Oso gazterik hasi zen " Little Band Member" izaten saiatzeko. Lau urte baizik ez zituenean esku artean hartu zuen garbitzeko ohola, eta sei urte zituenean aitarekin batean agertzen hasi zen agertokietan. Eta telebistako Community Coffee saiorako lehenengo iragarkia egin zuen.

Garbitzeko oholaren aurreko Dwayneren zaletasuna apalduz joan zen, eta eskusoinua jotzen ikasten hasi zen zazpi urte zituenean. Aita sarritan errepideetan zebilela, bere kabuz ikasi behar izan zuen eskusoinua jotzeko teknika. Aitak, harro egoteko modua duten beste guraso askok bezala, animoak eman zizkion Dwayneri agertokira azaldu eta abesti pare bat jo zezan. Bigarren hezkuntza amaituta, aitaren taldean jotzen jarraitu zuen Dwaynek, Dolly Parton eta Super Bowl ikuskizunetan jotzeko aukera izan zuen. Rockin Dopsie hil zenean, 1933an, familiaren bandan jarraitu zuen Dwaynek, eta haren anaia zaharrena David ‘Rockin' Dopsiek beteko zituen zuzendaritza lanak.

Dwaynek findu egin zuen agertokietan eskaintzen zuen ikuskizuna Bourbon kaleko La Strada Klubetik igaro zenean. Haren musika eta ikus-entzuleak erakartzeko gaitasuna bihurtu dira artistaren indarraren oinarri. Bere emanaldietan, agertokitik behera jaisten da Dwayne jende andanarekin nahasteko eta denak dantzan jartzeko. Sarritan hartzen ditu agertokietan ikus-entzuleak, eta ikuskizunean parte hartzeko baimena ematen die, esate baterako, taldearekin batean garbitzeko ohola joz. Dwayne Dopsiek eta Zydeco Hellraisers taldeak lausotu egin dute interpretearen eta ikus-entzuleen arteko oztopoa.

Une honetan kilometroak eta kilometroak egiten ari da hainbat kontinentetan eskaintzen ari den biran Sound of New Orleans, Up In Flames lan berria ezagutarazteko. Ezin hobeak dira bere emanaldiei eta egindako azken grabazioari buruz egindako iruzkinak. Europara mugaturik, 2009ko denboraldian Dwayne eta bere taldea izango ziren izar nagusiak, Finlandiatik Espainiaraino eta Norvegiatik Italiaraino iritsiko zen bira aparta eskaini baitzuten.