Kenny Smith

Inolako zalantzarik gabe, bluesaren erregetzan jaio zen Kenny Smith. Chicagon Muddy Waters bizi izan zen etxe berean hazi zen, bluesaren etxean. Haurtzaroan zehar, Muddy-ren eta haren lagunen inguruan ibili zen, Willie "Big Eyes" Smith (1936-2011) bere aita barne. Bluesaren ikono horiek berek lagundu zioten pertsona moldeatzen eta gaur egun den bezalako bateria jotzailea izaten. Haiek eman zioten bere oinarriko erritmo ospetsua munduko momentu eta grabazio handienetako batzuetarako.

Kenny-k 7.500 emanaldi baino gehiago egin ditu orain arte zuzenean eta irabazi egin du bluesaren errege koroa eramateko eskubidea. Bere aitak, Willie "Big Eyes" Smith-ek, bateria jo zuen Muddy Waters ' Band talderako 60. urteen hasieran eta gero berriro ere 1968. urtetik 1980. urtera eta Grammy saria irabazi duten Muddy-ren album guztietan hartu zuen parte. Kenny "Beedy Eyes" Smith-ek, bizirik dirauen blueseko bateria ezagunenetako bat, aitarekin ikasi zuen bateriari buruz dakienaren % 99, baina beste bateria jole ospetsu batzuengandik ere lortu zuen inspirazioa: Odie Payne, Fred Below, Earl Phillips, S. P. Leary, Francis Clay, Art Blakey eta beste asko, bidea zelaitzen lagundu diotenak.

Mundu osoan ezaguna da Kenny "Beedy Eyes" Smith. Hainbat sari irabazi ditu, blueseko bateria jotzaile bikain honek Grammy saria jaso zuen 2011n Joined at The Hip-en egin zuen lan bikainagatik, Pinetop Perkins eta Willie "Big Eyes" Smith-ekin.