Lil' Ed & The Blues Imperials

“Suz beterik, Lil’Ed & The buels Imperials, basatiak bailiran mugitzen dira alde batetik bestera korrika. Mugimendu dinamikoa eta nortasun handikoa, adierazkorra, basatiki artikulatua, guztiz bihotz-urragarria eta karrankaria.”- Living Blues

Chicagoko Red Carpet Car Wash enpresan (autoak garbitzeko enpresa) lan egitetik telebista nazionalean agertzera; blues taberna txikietan jotzetik eszenatoki handienetan emanaldiak egitera, bide luzea egin du Lil’Ed Williams blueseko maisuak. Gitarrako smoking slide boogies-ak Chicagoko raw boned suffles-ekin eta slowburner sakonenarekin nahasiz, Lil’Ed-ek eta bere Blues Imperials kiskalgarriek -James “Pookie” Young, baxu jotzailea; Mike Garrett, gitarra jotzailea eta Kellly Littleton, bateria jotzailea- blues zaratatsu eta dibertigarria erakusten digute, baina zirraragarria eta hunkigarria aldi berean. Hound Dog Taylor&The HouseRockers gailurrean egon zenetik inork ez du hain zarata alairik egin. Gaur egun, 24 urte kartsu daramatzate elkarrekin, Lil’Ed & The Blues Imperials-ek perfekziotik hurbil dauden trebetasunez erakusten dituzte beren talentuak. Familia bat musika talde bat baino gehiago, Lil’Ed, Pookie, Mike eta Kelly kirol munduko izarrek eta presidenteek, musika berrikuntzek eta moda munduko joerek baino gehiago iraun dute. Eta elkarrekin jarraitzen dute bluesaren historia egiten emanaldi eta disko berri bakoitzean.