Hamar urte igaro dira jada Espainiako Rhythm and Blues talde indartsuenetako bat sortu zenetik. Hamar urte kontzertuz, kilometroz, hotelez eta diskoz beteak, baina batez ere arrakastaz beteak.
Beren laugarren diskoaren aurkezpenak eta beren show berrituak emango diote azkena hamargarren urteurren honi. Aldatuko ez den bakarra bere eszenaratze ikusgarria izango da eta jendearekiko konplizitatea kontzertu bakoitzean lehenbiziko minututik.
Swing, rock and roll, funky, blues, country, New Orleans…. Ez dago eraman ezin duten estilorik. Egiazko erritmo eta blues jaialdia dira Mr. Groovy and The Blue Heads taldearen kontzertuak, berek sortutako gaiak, hasiera-hasieratik publikoa lotzen duten letrekin.