Brooklynen jaioa, New Yorken, Suitzan hazia eta Toronton, Kanadan, luzaroan bizi izana. Shakura S'Aida da bera, nazioarteko artista egiaz, eta musika eszena kanadarrean haren presentziak ez du etenik izan ia 25 urtetan. Bidean, aberastasuna eman dio jazzaren, bluesaren eta R&Bren klasikoen munduak, ahots hunkigarria du, nortasun gartsua eta konpromiso sakona bere soul musikarekin.
Jendea dagoen edonora eramaten du Shakurak bere musika. Azken bi urteetan bakarrik toki hauetan guztietan aritu da: Karibe, Mosku, Dubai, Errumania, Suitza, Kanada, Estatu Batuak, Australia, Austria, Italia, Alemania, Frantzia, Mazedonia, Suitza eta jaialdi bat antolatzen lagundu zuen Kigalin, Ruandako hiriburuan.
Berdin da suitzeraz-alemanieraz, frantsesez edo ingelesez ari diren, Shakura berehala heltzen da jendearengana, eta era berean aberastasunez erakusten du Kanadak duen (eta harro dago horregatik) kulturaniztasuna.