Magic Slim bluesman legendarioaren semea da Shawn Holt. The Teardrops taldearen indar handiak eta soinu gogorrak ez dute etenik, eta Magic Slimek eta Teardrops taldeak azken 35 urteetan egin dutena gustukoa baduzu, aukera bikaina duzu Shawn Holtekin parekorik ez duen soinu indartsu hori entzuten jarraitzeko, enbor zaharreko ezpala baita aitaren taldearen buruan.
17 urte zituenean hasi zen Shawn bluesa jotzen, aitarekin eta haren anaia osaba Nick Holtekin eta The Teardrops taldearekin bira bat egiteko aukera suertatu zitzaionean. Bira hori amaitu eta berehala ohartu zen haren geneen patuaz (Holtar guztiak dira talentu handiko musikariak), eta bere taldea osatu zuen. Orduz geroztik bluesari erreparatzen eta genero hori ikasten eta jotzen eman du denbora.
Egungo beste edozein blues talde baino gehiagotan izendatu dute Magic Slim eta The Teardrops taldea WC Handy "Blues Band of the Year" saria jasotzeko, azken 10 urteetan zortzi aldiz izan baitira aipatu saria jasotzeko izendatuak. Ezin Teardropkide bihur zaitezke Magic Slimek behar bezain musikari ona zarela aitortzen ez duen arte. Aurten bihurtu da Shawn Holt Teardropkide, Ekialdeko kostaldean berriki eskaini duten bira batean aita ospitalera eraman behar izan zutenean. Mikrofonora hurbildu eta tradizioari segida eman zion semeak.
Slim hiriko ospitalean sartu eta bi ordura Shawn Holtek eta The Teardrops taldeak Phoenixvilleko (Pennsylvania) agertokiko oihala altxa zutenean Johnny Winterri sarrera egiteko, ikus-entzuleak zutik eta txalo zaparradaren artean hartu zituzten. Promotoreak, taldearen kalitateaz, gogoaz eta mailaz jabeturik, Magic Slimekin negoziatutako prezio osoa ordaindu zien, eta Shawni eta The Teardrops taldeari eskaini zien bira osatu zezatela emanaldietan sarrerako talde gisa jarduteko.
Honako hauek dira The Teardrops taldeko kideak: Levi William - gitarra / ahotsak; Vern Taylor - bateria / ahotsak, eta Russell Jackson – baxua.